Sarrera Politika Ekonomia Ideologia Historia Bideoak Helburuak Artikuluak Hainbat
ABUZTUAK 15 ASKATASUNAREN EGUNA

Orreagan, bertan bildu garenok, zuzenki ordezkatutakoek, eta ekitaldi honetan baieztatzen den guztiarekin bat egiten dutenek, Subiranotasun Osoko Biltzarra osatuz eta Orreagako balentria hartan parte hartu zuten abertzaleen, eta gaur arte, helburu berak defendatu dituztenen oinordeko gisa dugun zilegitasuna aintzat hartuz,

ADIERAZTEN DUGU

ASKATASUNAREN EGUNAREN data hau, Jai Nazionaltzat aldarrikatzen dugula, zeinak irudikatzen duen gure herriaren mailakako erakundetzeko lehen urrats modura, euskaldunok izan dugun, mantentzen eta onartzen dugun estatu bakarra: NAFAR ESTATUA.

Helburu politiko zintzo honen alde, gure erabateko konpromisoa eskaintzen dugu, eta dei egiten diegu gure herriko gainontzeko herritarrei, beraien sostengu eta konpromisoaren bidez, adierazpen honi bultzada eman diezaioten.

Orreagan, 2009ko abuztuak 15.

rss jarioa
osoa rss jarioa
Nafarroa Euskal estatua
osoa rss jarioa